Berria
Ez da EPELena buruz buru jokatzen den txapelketa bakarra. Frontis enpresak ere antolatu du aurten bere txapelketa. Joan den asteburuan jokatu ziren Murietan (Nafarroa) aurreneko kanporaketak, eta asteburu honetan jokatuko dira final-laurdenetakoak. Laurak, bihar eta etzi, Olatzagutiako frontoian (Nafarroa).
Arretxe-Gorriti eta Antxia-Urdaniz kanporaketak jokatuko dira bihar. Arretxe beteranoa buruz buru aurrera egiteko moduan da oraindik, baina Gorritik nabarmen egin du gora Frontisen ari denetik eta ezustekoa emateko moduko dohainak baditu. Antxia da Frontisen buruz burukoaren egungo txapelduna. Urdaniz kontrarioa pilotari gaztea da, indartsua, baina ez dirudi Antxia ezustean harrapatzeko gai izango denik.
Comentarios
Puedes seguir esta conversación suscribiéndote a la fuente de comentarios de esta entrada.